Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Irudimena” 2012: testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!

“Irudimena” 2012: testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!

2012/03/13

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” testu eta irudi lehiaketa antolatzen dute bigarren aldikotz 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era. www.irudimena.com webgunean aurkeztuak diren argazkietan oinarrituz bi aukera dituzte parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai.

Parte-hartzaileek igorri lanak, eskuratuko diren heinean sarean kontsultagarri izanen dira, lehiaketaren weborrian.

Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera : 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Orotara beraz 12 pertsona saristatuak izango dira (6 sormen literarioarentzat eta 6 sormen grafikoarentzat). Saristatuen izenak jakinaraziko dira datorren ekainean, Bilbon, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian. Multimedia sari frango daude irabazteko.

2011ko edizioan “Irudimena” sormen lehiaketak arrakasta polita bildu zuen. Euskal Herriko probintzia guzietatik, 74 pertsonek (gehienak 30 urtez petikoak) 119 obra (euskarazko testuak eta irudiak) helarazi zizkieten antolatzaileei (ikus 2011ko emaitzak).

Xehetasunak: