Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Amama" filmaren banaketa Ipar Euskal Herrian: arrakasta handia

"Amama" filmaren banaketa Ipar Euskal Herrian: arrakasta handia

2016/05/25

Atalante zineak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Asier Altunaren Amama filmaren banaketa arrunt arrakastatsua izan da. Alabaina, filmak bildu dituen sartze kopurua aitzineko filmetakoak baino hiru aldiz handiagoa izan da, eta ipar Euskal Herrian berean, 7 000 ikusle baino gehiago izan dira.

Konparazione, Bodega Films-ek 2011n banatu Roberto Castonen Ander filmak, 11 000 sartze bildu zituen Frantzia osoan. Gaur egungo programazioa kontutan hartuz, baliteke Amama filmak kopuru horretara heltzea.

Iparraldeko hamar gelatan 110 emanaldi baino gehiagotan hedatua izanik, filma Biarnoan, Landesetan eta Frantziako hainbat gelatan aurkeztua izan da. Maiatzaren 18tik goiti, Utopia sareko Bordele, Tolosa, Montpellier eta Avignon-eko zine geletan ibiltzen hasi da. Segur horrek  filmaren fama hedatzen lagunduko duela !

2014az geroz, Atalantek banaketa sailean lortu duen esperientzia lurraldeko zinema-jabeekin egindako lanean oinarritzen da, sare batean bermatzen ahal dena orain. Ororen engaiamendu honek gelen artean filmen ibiltzearen optimizatzea errextu egin du,  filmak pantailetan epe batez egonen direla segurtatzeko eta filmen inguruko animazioak koordinatzeko. Horregatik, antolatzaileek Iparraldeko zinema-jabeak eskertzen dituzte filma erakutsi baitute hiru hilabetez, erakusketa epe arraroa filma batendako.

Publikoa oste handian etorri da filmaren ikustera eta oihartzunak, kasik aho batez, berresten dute horrelako kalitate handiko proposamenak beharrezkoak direla, eta hori Baionatik kanpo banatzailerik aurkitu ez delarik. Horregatik eramandako banaketa ekintza hitzartu eta kolektibo hau beharrezkoa agertzen dela segur gaude, segitzekoa eta oraindik garatzekoa dena.

Banaketa ekintza zenbakitan :

Iparraldean :

  • Lurraldeko “Art & Essai” 10 zine gelatan
  • 7 000 ikusle baino gehiago
  • 110 emanaldi baino gehiago
  • 15 topaketa filma egile eta publikoarekin edo ikasleekin lurralde osoan
  • 3 hilabetez Iparraldeko zineetan

Iparraldetik kanpo
- Maiatzaren 18tik gora :

  • Utopia Bordale – esku programaren azalean
  • Utopia Montpellier - esku programaren azalean
  • Utopia Tolosa eta Tournefeuille
  • Utopia Avignon – topaketa Asier Altunarekin 

- Ekaina bukaeran 

  • Paueko Le Méliès zine gelan : topaketa Asier Altunarekin
  • Frantziako beste geletan : Bourg en Bresse, Port de Bouc, Bergerac, Argelès/Mer....

Xehetasunak