Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldon

Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldon

2013/12/10

Lau urtetarik behin iragaiten den Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala datorren abenduaren 15ean iraganen da Barakaldoko BEC aretoan. Zortzi bertsulari lehiatuko dira, horien artean Maialen Lujanbio txapelduna eta ipar Euskal Herriko bi ordezkari : Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Saioa bertatik bertara ikusteko sartze guziak salduak dira.

Aurtengo Bertsulari Txapelketa nagusia joan den irailaren 29an hasi zen Amasa-Villabonan. Geroztik, 43 bertsulari lehiatu dira Euskal Herriko bazter guzietan iragan diren 13 bertsu saio ezberdinetan.

Hona Barakaldoko finalean izanen ditugun zortzi bertsularien izenak :

  • Aitor Mendiluze
  • Aitor Sarriegi
  • Amets Arzallus
  • Beñat Gaztelumendi
  • Igor Elortza
  • Maialen Lujanbio
  • Sustrai Colina
  • Unai Iturriaga

Sartzerik eskuratu ez dutenek saioa ETB 1 telebista katean segitzen ahalko dute zuzenean, 11:00etatik goiti. Bestalde, Urruñako Berttoli elkarteak zuzeneko emanaldia eskainiko du elkartearen egoitzan. Pantaila handia ukanen dute hortarako eta norberak bere piknika ekartzea proposatzen dute.

Xehetasunak

Finalistak (argazkia: www.bertsozale.com)