EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

2015/03/27

Euskal kultur erakundeak eta Donostia Kulturak 2010ean sinatu zuten lehen aldiz hitzarmenari segida eman diote 2017 urtea arte, honek izan dituen emaitza onak eta elkarren arteko kidetzak sor ditzaken aukera berriak ikusita.

EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

Iparraldeko euskarazko kultur eskaintzaren ezagutza handiagoa eta eskaintza horren integrazioa Donostia Kulturako programazioan izatea da helburu nagusietako bat. Baita ere Donostialdean sortzen diharduten artista eta eragileak Iparraldean aritzea ere.

Lau atal nagusi ditu hitzarmenak : ezagutza, informazioa elkarbatzea, sorkuntza lantzea eta hedapena, alor anitzetan (antzerkia, literatura, musika, dantza, zinema zein arte plastikoak).


Egonaldiak Ipar eta Hego aldeetan

Iaz, Belako taldearekin izandako esperientziari segida emanez, 2015ean bi egonaldi egingo dira Donostiako Intxaurrondo kultur etxean eta Biarritzeko Atabalen musika gunean.

Bi helburu nagusi lortu nahi dira ekitaldi horren bitartez : artisten sorkuntza prozesuak lagundu eta ikasleekin egiten diren topaketen bidez, publiko berria eta gaztea  lurraldeko kultur jarduetara gerturatzea.

Iparraldeko eta hegoaldeko talde horiek aukeratu dira :
Nahia Zubeldia & Manu Mattys eta Lenoir Gang (Joseba Lenoir-en proiektu berria). Bi eguneko egonaldiak izango dira gune bakoitzean.

Nahia Zubeldia & Matthys

  • Martxoak 23 eta 24 - Miarritzeko Atabalen
  • Martxoak 26 eta 27 - Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean

Lenoir Gang

  • Apirilak 7 eta 8 - Miarritzeko Atabalen
  • Apirilak 13 eta 14 - Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.


Informazio gehiago

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)