Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etiopikoak 2019

Etiopikoak 2019

2019/03/19

2019ko martxoaren 20tik 23ra, Ezkandrai elkarteak "Etiopikoak" festibalaren 11. edizioa antolatuko du Baionan. Kontzertuak, dantza, eztabaidak, filmak... Kultura ekitaldi andana bat antolatuak izanen dira, hala nola Joseba Sarrionandia idazlea omenduko duen "Kalaportu" izeneko kontzertua. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Usaian bezala, Ezkandrai elkarteak biziki egitarau aberatsa prestatua du aurten ere.

Aipatzekoa da adibidez, festibala hetsiko duen gaualdi berezia. Alde batetik, Euskal Herriko eta Georgiako kantari batzuen arteko topaketa bat izanen da eta horrekin batera, AEK-ren partaidetzarekin eta Korrika kulturalaren karietara, Joseba Sarrionandia bizkaitar idazle famatuaren omenez antolatu Kalaportu izeneko kontzertu berezia.

Xehetasunak