Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Etxebizitza eta nortasuna" liburuaren aurkezpena Uztaritzen

"Etxebizitza eta nortasuna" liburuaren aurkezpena Uztaritzen

2016/07/05

2016ko uztailaren 8an, "Etxebizitza eta nortasuna" liburuaren aurkezpena eginen da Uztaritzeko Lapurdi gelan. Liburu hau  2009ko azaroaren 26 eta 27an Baionan antolatua izan zen "Etxebizitza eta nortasuna" kolokioaren bilduma idatzia da.

Badu zonbait urte Pirinio Atlantikoetako CAUE eta Euskal kultur erakundea gogoetatzen ari direla Euskal Herriko arkitektura sorkuntzaren geroaz. Hortik sortu zen 2009ko azaroaren 26 eta 27an Baionan antolatua izan den "Etxebizitza eta nortasuna" nazioarteko kolokioa antolatzeko gogoa. 

Maisons de Pays en Aquitaine argitaletxeak jardunaldi haietako bilduma argitaratzen du orain. Aurkezpena, Uztaritzeko Auzapezaren presentzian eginen da. Aipatzekoa da ere bertan gaiaren inguruko argazki erakusketa bat ikusgai izanen dela.

Xehetasunak

Argazkia : Claude Labat

Albiste erlazionatuak