"Etxepare" saria : haurrentzako albumak sortzeko laguntza

2013/01/08

Hirugarren aldikotz Nafarroako hainbat herriko etxek Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen duten sari honetara haurrei zuzenduak diren lan ilustratuak aurkezten ahal dira. Obren aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31 arte finkatua da.

"Etxepare" saria : haurrentzako albumak sortzeko laguntza

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere. Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)