Euskal kultura udatiarrei ezagutarazi nahian
Euskal kultur erakundeak animazio egitarau bat osatu du opor zentroak kudeatzen dituen CCAS enpresa komitearen eskakizunari erantzunez. Helburua: euskal kulturaren inguruko tailerrak proposatzea udatiarrei.

Bigarren urtea da CCAS enpresa komiteak Euskal kultur erakundeari, kultura baliabide-zentro gisa, halako programa baten antolatzeko proposamena luzatzen diola.
EKE-k finkatu eta adostu egitarauaren haritik ondoko gaiak jorratuak izanen dira Hendaian, Donibane Lohizunen, Senperen, Donibane Garazin edo Irisarrin iraganen diren animazio desberdin horietan:
- euskara: EKE-ko Pantxoa Etchegoin-en hitzaldiak;
- euskal mitologia: Claude Labat-en hitzaldiak;
- euskal marinelen memoria: Donibane Lohizune / Ziburuko portuaren bisita Christian Ondicola-rekin eta "Itsasturiak" erakusketaren bisita Irisarrin EKE-ko Terexa Lekumberri-rekin;
- txalaparta, Jean-Claude Enrique txalapartariarekin.
Animazio horiek CCAS enpresa komiteak kudeatzen dituen opor zentroetako egoiliarriei baizik ez dira idekiak.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)