Hartza Altzoan 2016

2016/03/08

2016ko martxoaren 14tik 20ra, Herri Soinu elkarteak haurreri eta publiko bereziari zuzentzen den Hartza Altzoan festibalaren hirugarren edizioa antolatzen du Uztaritzen eta Larresoron. Aste betez, hainbat musika eta dantza ikusgarri preziatzeko aukera izanen da. Bestalde, ohiko musika eta dantzen inguruko sorkuntza eta sentsibilizazio ekintza desberdinak eramanak izan dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hartza Altzoan 2016

Aurtengo programazioan, besteak beste :  Elirale konpainiaren OA-huetak sorkuntzaren errepika publikoa, haurren dantzaldia Kiki Bordatxo eta Jose Cazaubon-ekin, ipuinak eta elezaharrak mitologiaren inguruanClaude LabatXan Errotabehere eta Marko Armspach-ekin, Hendaiako eskolen kontzertua, Izartxo taldearen Hartza Iguzki ikusgarria, ohiko musika eta dantzen ikusgarria, txistu emanaldia, Maritzuli Konpainiaren  Lau urrats eta kitto, Errobi Herri Elkargoko dantza taldeen elkarretaratzea, dianak...

Bestalde, hainbat sostengu ekintza antolatuak izanen dira Errobi herri elkargoko eskolekin eta publiko bereziarekin (hautzaindegi, zahar etxe...)

Xehetasunak


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)