Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hecho en Casa Baionako Antzokian

Hecho en Casa Baionako Antzokian

2019/05/07

2019ko maiatzaren 14an, 20:30etan,  Hecho en Casa konpainiak "Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen" antzezlana aurkeztuko du Baionako Antzokian. Akitania-Hegoaldeko eszena nazionalak eta Euskal kultur erakundeak aurkeztu ikusgarri hau Edmond Rostanden obra famatuan oinarritzen da. 

  • Taï-Marc Le Thanhek idatzia, Edmond Rostanden obraren arabera
  • Iraupena : oren bat
  • 6 urtetik goiti
  • Euskaraz, frantsesezko gaintituluekin

«Sudur luzea ukanik ere bizi normala ukan daiteke. Jan daiteke (biperbeltzik sobera gabe), edan (lasto batekin), lo egin (salbu ahuspez) eta maitemindua izan (komentariorik gabe). Cyrano maitemindua zen...» Edmond Rostanden obratik egokitua, Taï-Marc Le Thanh eta Rebecca Dautremerren gazteendako obra ederra bizian funtsezkoa denaz ari da: nagusiki amodioaz, baina ere jelosiaz, mespretxuaz, kuraiaz, sentimenduen indarraz eta desberdintasunaz. Hirurehun aldiz baino gehiagotan eman dute ikusgarria frantsesez, eta orain Hecho en Casa konpainiak euskaraz emanen du bere antzezlan arrakastatsua. Japoniar lorategi batean, belar luzearen, izpilikuaren eta lo-belarraren artetik, hiru antzezle bihurrik amodio istorio klasiko bat jokatzen dute indar handirekin: beti modan den Cyrano de Bergerac obra.

Ikusgarriak antolatuak dira ikasleentzat ere (xehetasunak: 05 59 55 85 05)

  • Hervé Estebeteguy, taula zuzendaritza
  • Barbara Rivas, Alazne Etxeberria eta Maryse Urruty-rekin

Francisco Dussourd, jantziak, osagarriak | Annie Onchalo, mozorroak | Aitz Amilibia, argi-sorkuntza | Julien Delignières, Pantxoa Claverie, Mathias Delqueyroux, Jon Foucher, kudeatzaileak | Fabien Piquemal, Ixa Larralde, koreografia | Rebecca Dautremer, afixa | Clothilde Lebrun, musika | Txomin Urriza Luro, itzulpena

Produkzioa: Hecho en Casa konpainia 

Koprodukzioa & sostengua: Euskal Hirigune Elkargoa | Euskal kultur erakundea | Culture/Kultura emaitza fondoa | Donostia Kultura | Angeluko Herriko Etxea| Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseilua | Akitania-Berria eskualdea | Aquitaine Active

Xehetasunak