Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hitz-Enea" erakusketa Baionan

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

2018/03/29

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Baionako Euskal museoan ikusgai izanen da 2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27a arte.

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero EtcheaIxilixilaTtattolaOren UrdinakSingalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra). 

Bisita gidatua

Xehetasunak