"Itsasturiak" erakusketa Bilbon

2013/02/19

Euskal kultur erakundearen Itsasturiak erakusketa lehen aldiz Hego Euskal Herrian izanen da ikusgai. Alabaina, Donibane Lohizunen, Biarritzen, Baionan eta Irisarrin ibili ondoren, itsas munduari buruzko multimedia erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izanen da 2013ko otsailaren 18tik ekainaren 30a arte.

"Itsasturiak" erakusketa Bilbon
Itsasturiak erakusketa (argazkia: EKE)

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Itsasturiak multimedia erakusketak itsas munduaren lekukotasun berri bat eskaintzen digu, Donibane Lohizune Ziburuko marinelen eskutik. Sei eremuz osatuta, erakusketak ikus entzunezkoen bidez, arrantzale, beren emazte, saregile, arrainsaltzaile, ontzietako erizain, etb.-en testigantzak aurkezten dizkigu, hainbat artxibategietatik bildutako dokumentu eta protagonista beraiek utzitako argazkiez gain.

Bestalde, erakusketaren inguruan, mintzaldi ziklo bat antolatua izanen da :

  • 2013ko otsailaren 18an, erakusketaren estreinaldia Philippe de Ezcurra (akordeoia)  eta Kattalin Indaburu-rekin (kantua)
  • 2013ko otsailaren 28anIpar Euskal Herriko arrantza, lehen eta orainMikel Epaltza itsas misioaren apez omonierrarekin (euskaraz),
  • 2013ko martxoaren 14anItsasoaren irudia Iparraldeko arteanJean-François Larralde, arte historialariarekin (gazteleraz),
  • 2013ko apirilaren 4anIparraldean, zertan dira euskara eta euskal kultura?Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin (euskaraz).

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)