Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jacques Blot arkeologoak bere artxiboak Akitaniako Drac-ari eskaini dizkio

Jacques Blot arkeologoak bere artxiboak Akitaniako Drac-ari eskaini dizkio

2013/06/02

Jacques Blot medikua, arkeologo bolondresa eta ipar Euskal Herrian iragan diren miaketa anitzen arduraduna da. Ipar Euskal Herriko monumentu protohistorikoen inbentarioaren egileak, bere miaketen artxiboak eta argazki fondoa Bordelen kokatzen den Akitaniako Drac-ari eskaini dizkio.

José Miguel de Barandiaran-ek Euskal Herriko mendietan abiatu miaketen ildotik, 1967tik goiti, Jacques Blot-ek ikerketa lan handia hasi zuen Baxe Nafarroan, Lapurdin eta Xiberuan. Bere aurkikuntzak, erregularki eguneratu duen Ipar Euskal Herriko monumentu protohistorikoen inbentarioan bildu ditu. 1970etik goiti aldiz, suntsituak izateko arriskuan ziren monumentu horietarik batzuen miaketen ardura hartu zuen.

Akitaniako Drac-ari eskaini artxibo fondoa, Euskal Herriko miaketen eta monumentu protohistorikoen argazkiz osatua da, denak herrika sailkatuak. Fondo ikonografiko horrekin batera, Ipar Euskal Herriko monumentu protohistorikoen inbentarioaren bost tomoak kontsultagarri izanen dira, nola paperezko bertsioan, hala bertsio numerikoan, miaketen bildumak eta argitalpenak bezala.

Xehetasunak

Argazkia: Jacques Blot