Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kaliforniako bi bertsulari Euskal Herrian

Kaliforniako bi bertsulari Euskal Herrian

2015/10/02

Euskal kultur erakundeak gomitaturik, Kaliforniako Martin Goicoechea eta Johnny Curutchet bertsulariak Euskal Herrian gaindi ibiliko dira 2015eko urriaren 12tik 17ra. Frantxua Bidaurreta San Frantziskoko Euskal Etxeko kide eta lehendakari-ohiak lagundurik, hemengo bertsulariekin kurutzatzeko, eta oro har bertsularitzaren inguruan egiten diren ekintzen hobeki ezagutzeko parada ukanen dute.

EGITARAUA

  • Urriaren 12ª 14:00etan : Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren ongi etorria, eta solasaldia, iparraldeko bertsularitzaz, Daniel Landart eta Beñat Soulé-rekin.
  • Urriaren 13ª 16:45etik 18ak arte : Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan - Bertsu-eskolan parte hartzea (Bertsularien Lagunekin). Gauean : 19:30etan : ”Larraldea” etxean, Senperen : “Bertsulari” filmaren aurkezpena, Amets Arzallus eta Julio Soto bertsulariekin. 
  • Urriaren 14ª 11:00etan : Mintzolan, Villabonan Bertsozale Elkartearen proiektuaren aurkezpena - 12:15etan egoitzari bisita, jendearen aurkezpena eta XDZren azalpena. 14:00etan : bazkaria Zizurkilen, Iriarte ostatuan. Bazkaritarako baieztaturik: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Aritz Zerain eta Karlos Aizpurua -  19:00etan : Diasporako eta Euskal Herriko bertsolarien saioa: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Martin Goikoetxea, Johnny Curutchet. Gai-jartzailea : Karlos Aizpurua. Sarrera doan. Antolatzaileak : Euskal Kultur Erakundea eta Mintzola Fundazioa
  • Urriaren 15ª : Baionako Euskal Erakustokiaren bisita & elkarrizketak 
  • Urriaren 16ª 19etan : Uztaritzeko Lapurdi gelan : Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago? eztabaida filmatua eta Kanaldude-ren webgunean zuzenean eskainia – EKE-k eta Eusko ikaskuntzak antolaturik. Bertsulariek parte hartuko dute.
  • Urriaren 17ª : Hernandorena saria Baigorrin, Bixentainean – 18etan, eta ondotik afaria, klika-txarangarekin.

Partaideak : Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkartea

Xehetasunak

Martin Goicoechea eta Johnny Curutchet (argazkia: euskalkultura.com)