Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontzertu Atipikoak 2018ko Baionako bestetan

Kontzertu Atipikoak 2018ko Baionako bestetan

2018/07/20

Bederatzigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 27an iraganen da, San Izpirituko "Collègiale" elizan, Julen Achiary musikariaren inguruan. Bigarrena aldiz, uztailaren 28an ospatuko da, toki berean, Bilboko Jatorki emazte otxotearen emanaldiarekin.

2018ko Kontzertu Atipikoen egitaraua

 

2018ko uztailaren 27a, ostirala, San Izpirituko "Collégiale" eliza (Baiona)

  • Julen Achiary-ren inguruan antolatu gaualdia

2018ko uztailaren 28a, larunbata, San Izpirituko "Collégiale" eliza (Baiona)

  • Bilboko JATORKI Abots Zuriak emazte otxotea
    Emazte otxote hau 2015ean sortu zen, Jatorki abesbatzaren babesean. Kantari hauek teknikotasun paregabea lortu dute euskal kantuen interpretazioan. Zuzendaritzat daukate Joxean Llorente Etxeberria, besteak beste Getxoko "Andrés Isasi" musika eskola kudeatzen duena.

Bi kontzertuak 17:00etan hasiko dira

Xehetasunak 

  • Tfnoa : 05 59 93 25 25 (Pantxoa Etchegoin - EKE)