Hemen zaude: Hasiera Albisteak ''Kultura'' emaitza fondoaren webgunea sarean

''Kultura'' emaitza fondoaren webgunea sarean

2012/12/14

Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazional eta Euskal Kultur Erakundearentzako emaitza fondo bakarraren sortzeari esker emaileek (enpresa pribatu, pertsona) gradu berean eta aldi berean laguntzen ahal dituzte euskal kultura eta beste kultur adierazpenak. Webgune bat sareratu da horretarako.

Novaldi enpresa mezenasak sortu duen www.culture-kultura.com webgune elebidunean emaitza fondoaren inguruko argibideak eskura daitezke, batez ere partikularrek emaitza baten egiteko bete behar duten formularioa. Bestalde fondoak lagunduko dituen ekintza kulturalak aipatzen ditu blog baten bitartez. Bistan dena mezenasen zerrenda agertzen da ere webgunean.

Xehetasunak