Kakotxa euskaldunen arte grafikoan

2012/08/17

Lauburu elkarteak euskal ondare etnologikoari buruzko dibulgazio ikerlan eta dokumentu frango eskaintzen du bere webgunearen bidez, denak publiko zabalari zuzenduak.  Azkenik argiratu den txostenean Mikel Duvert ikerlariaren lan bat dago agerian emana, kakotxaren erabilpen grafikoa aztertuz Ipar Euskal Herrian mendeetan barna.

Kakotxa euskaldunen arte grafikoan
Ateburu bat Irisarrin: bi kakotx ageri dira itsasirik erdialdean (argazkia: EKE)

"Kakotxa, l'énigmatique virgule basque" deitzen den aurkezpen hori baita beste asko ere (euskal etxeaz, sorginen inguruko auziez Lapurdin, ikaztegiez...) dohainik eskura daitezke, molde numerikoan, elkarteari galdea helaraziz gero. Dokumentu gehien-gehienak haatik frantsesez dira.

Xehetasunak

  • Lauburu : dokumentuak
    (klikatu izenburuen gainean dokumentuen ale bat eskatzeko molde numerikoan formulario baten bitartez)

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)