Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean
"948 merkatua" deitu Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean eginen da 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an. Kulturaren sektoreko feria profesional honek artista eta profesionalak bildu eta diziplina anitzeko proposamen artistikoak programatuko ditu. Bertan parte hartu nahi duten Akitania Berriko eta ipar Euskal Herriko kultura eragileek izenak oraindanik eman ditzakete. Euskal kultur erakundea partaide da.

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolaturik, 948 Merkatuak diziplina artistiko guziak barne hartzen ditu: zinemaren eta ikus-entzunezkoen diziplinak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa, …), musikak, liburuen edizioa, diskoak eta bestelako euskarriak, arte plastikoak eta ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaileak eta kulturalak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak).
948 Merkatuak, bat egin du jada abiatutako lankidetza-dinamikekin, baina helburua harago doa: haiek handitu eta haietan sakontzea. Aurreko edizioan Euskadirekin eta Nouvelle-Aquitaine eskualdearekin, besteak beste, hasitako lankidetza sakona are sakonagoa izango da edizio berrian, edukietan eta proposamen artistikoetan parte hartuko baitute.
948 Merkatua Pro-ren jardueren artean (akreditatutako profesionalei eskainita), Baluarten, standak hartuko dituen espazio bat baita ere artisten proiektuak aurkezteko bereziki diseinatutako espazio bat egongo dira.
- Stand bat ukaiteko, eskaera aurkeztu beharko da, hots, izena emateko formularioa bete beharko da, eskatutako informazioarekin. Proposamenak aurkezteko epemuga 2018ko urriaren 1a da.
-
Proiektu artistiko bat aurkezteko, proposamena aurkeztu beharko da, hots, izena emateko formularioa bete beharko da eskatutako informazioarekin. Proposamenak aurkezteko epemuga 2018ko urriaren 1a da eta ekoizpen-prozesuaren edozein fasetan egon daitezke proiektuak izan behar dira.
Bestalde, interesatuak diren kultura eragileek izena eman lezakete. EKE-ko kideek eta bazkideek izena urririk eman lezakete CULT2018FR promozio kodea baliatuz.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)