Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?
2018ko uztailaren 3an, astearte arratsaldeko 18:00etan, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak elkarteei zuzendu informazio gaualdi berri bat antolatzen dute Donapaleuko Lagunt Etxea gelan. Gaia : Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko ? Izenak berantenaz ekainaren 30eko eman behar dira.

Borondate oneko lanek beti eztabaida ugari sortarazten dituzte. Maiz, irudi ezkor bat badute : laguntzaileen engaiamenduaren tipitzea, aspertze sendimendu orokor bat, ardura eta eragozpen sobera… Alta, laguntzaileak beti elkarte biziaren ezinbesteko oinarriak dira.
Informazio gaualdi honen helburua sinplea da : engaiamenduaren ezaugarriak hobeto ezagutzea, laguntzaile izateko motibazioak, engaiamenduak hartzen ahal dituen forma ezberdinen aztertzea, laguntzaileen higadura saiesteko asmoz.
Gaualdi honen hari gorria, aterabide berri batzuen atxematea izanen da, zuen egiturak bere garapena segi dezan.
Elkartearen barne-lana eramateko tresnak aurkeztuak izanen zaizkizue, bai eta lege mailan zer egiten ahal den laguntzaileen mugimendu hori laguntzeko.
Xehetasunak
- Parte hartzea urririk izanen da
- Gaualdi honen antolaketa errexteko, milesker izena ematea Euskal kultur erakundea deituz (05.59.93.25.25) edo email bat igorriz (Maia Etchandy: maia.etchandy@eke.eus)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)