Organik eta Rouge Elea, "Aterpean" programan aukeraturiko bi konpainiak
Dantza Hirian mugaz haraindiko festibalak sortu Aterpean programak, Organik eta Rouge Elea konpainien egonaldiak hartuko ditu uztailan eta abuztuan. Konpainia bakoitzak dantza-obra bana prestatu beharko du iraileko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Dantza Hirian jaialdiak Aterpean izeneko artista egonaldi-programaren hamargarren deialdia zabaldu zuen maiatzean, gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko helburuekin.
Frantzia, Italia, Espainia eta Euskal Herria bezalako tokietatik aurkeztutako hamahiru proiektuetatik bi aukeratu dira: Getxoko Organikek eta Hendaiako Rouge Eleak aurkeztutakoak.
Egonaldiek bi asteko iraupena izanen dute konpainia bakoitzarentzat eta Miarritzeko CCN Malandainen Gare de Midi egoitzan, Dantzagunean (Errenteria), Egiako Kultur Etxean eta Mendizolanen (Hendaia) gauzatuko dira.
Sorkuntza berriak irailean estreinatuko dira Dantza Hirian festibalaren aurtengo edizioaren programazioaren barnean.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)