Usopop festibalaren 6. edizioa Saran

2015/05/22

2015eko maiatzaren 30ean, Usopop festibalaren seigarren edizioa iraganen da Saran. Usaian bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Usopop festibalaren 6. edizioa Saran

Aurtengo edizioa ere Lizarrietako oihanean iraganen da.

Arratsaldeko 16:00etatik goiti, haurren xokoa eta animazioak izanen dira.

Kontzertuen aldetik, King Creosote (Eskozia), Thousand (Frantzia) edota Wall of Death (Paris) bezalako taldeak preziatzen ahalko dira, bai eta aurkezpenik behar ez duten Euskal Herriko Belako (Mungia) edo Petti (Bera) bezalako artistak.

Dantza izanen da ere, Etorkizuna taldearen Leihotik ikusgarriarekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)