Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

2016/09/17

Euskal kultur erakundeak Zineuskadi elkarteari euskal zinearen aldeko egitasmo garapen bat aurkeztu dio uda hasieran. Partaidetza-hitzarmen bat gauzatu da bi egituren artean euskal zinearen hedapena Frantzian eta Iparraldean sustatzeko. 

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak : IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea du xede nagusi eta, ildo horretatik, enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzen die nazio, Europa eta nazioarte mailan garatu eta zabaldu daitezen.

Partaidetza honi esker, EKEk Cinéma & Cultures (Atalante zinema) elkartearen banaketa jarduera garatzeko laguntzen ahal du, euskal zinearen ikusgarritasuna haunditzeko asmoz baita ere filma kopuru zabalagoa programatzeko.

Gehiago jakin