Arrue proiektua (1)

2015/02/12

2014ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen garrantzi handiko liburua (290 orrialde) hiru hizkuntzatan: "Ikasleak hiztun, 2011ko Arrue proiektua", "Comportamiento lingüistico del alumnado", "Pupil speaking". Ez da frantsesezko itzulpenik. Arrue proiektuaren txostena da, bai eta iruzkin luze bat ere, 23 hizkuntzalarik osatua.

Arrue proiektua ikerketa bat da ikasleen hizkuntza jokamoldeaz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egina, Lehen hezkuntzako 4. mailan (9-10 urte) eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailan (13-14 urte), ikasle guziengan. Orotara 35.844 ikasle. Hemen lehen mailako CM1 et kolegioko Hirugarrenekoen adinak dira. Lankidezan Eusko Jaurlaritza, Soziolinguitika klusterra. Heburua zen 2011ko eskola giroko hizkuntza erabileraren diagnosia egitea.

Arrue proiektua 3 urratsetan aurkeztuko dugu:

  1. inkestako ikasleen ezaugarriak;
  2. euskararen erabilera ikasle haueganik; 
  3. hizkuntzalari batzuren oharrak.