Arrue proiektua (3)
2014ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen garrantzi handiko liburua (290 orrialde) hiru hizkuntzatan: "Ikasleak hiztun, 2011ko Arrue proiektua". Arrue proiektuaren txostena da, bai eta iruzkin luze bat ere, 23 hizkuntzalarik osatua.
Arrue proiektua ikerketa bat da ikasleen hizkuntza jokamoldeaz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egina, Lehen hezkuntzako 4. mailan (9-10 urte) eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailan (13-14 urte), ikasle guziengan. Orotara 35.844 ikasle. Hemen lehen mailako CM1 et kolegioko Hirugarrenekoen adinak dira. Heburua zen 2011ko ikasleen hizkuntza erabileraren diagnosia egitea.
Arrue proiektua 3 urratsetan aurkeztuko dugu:
- inkestako ikasleen ezaugarriak;
- euskararen erabilera ikasle haueganik;
- hizkuntzalari batzuren gogoetak.
Aditu batzuren gogoetak.
Euskararen erabilera errexten duten faktore zenbait
Koerlazioa gertatzen da emaitza guziak binazka kurutzatuz. Ezaugarri iraunkorrak agertzen dira eta erakusten dute zein faktoreek errexten duten euskararen erabilera ikasleengan. Euskaren eskolako erabilera hobeki ulertzeko emaitzak konparatu dira 2 aldagairen arabera:
- lehen hizkuntza (euskara, gaztelania edo biak) eta
- hizkuntza-eredua (D, B edo A).
Arrue 2 artikuluak emaitza orokorrak eman dizkigu euskararen lekuaz eskolako bost egoeratan.
Hemen ikasleak barne ziren lau egoerak hartu ditugu :
- ikasgelan irakaslearekin,
- ikasgelan ikaskideen artean,
- jolaslekuan irakasleekin eta
- jolaslekuan ikaskideen artean.
Ikerketan 4 egoera haiek aztertuak dira aipatu 6 aldagaien arabera. Konparaketa ez da biziki irakurgarria. Irakurgarriago litzateke aldagaika atxikiz 4 egoeretako emaitzen bana bestekoa.