Euskal nortasuna
Galde andana bat egin dira, ikertu nahiz Euskal Herriari buruzko atxikimendua, eta zer nolako gizartea nahi dugun irakasuntza eta mintzairaren aldetik.
- Euskalduntzat daukazu zure burua?
- Nola senditzen zara, euskaldun ala frantses?
- Zure ustez, geroan, zein hizkuntzetan mintzatu behar litaike Iparraldean?
Ipar Euskal Herrian orokorki jendeen erdiek (%53) beren burua euskaduntzat daukate, eukaldunak gehi elebidun hartzaileak baino askoz gehiago (%30,5). Euskalduntasun epela edo ahula dutenen heina erdaldunena baino askoz ttipiagoa da (%45 versus %69,5). Neurri berdintsua ageri da adin guzietan.
Ezberdintasun handiak badira kostaldetik barnealdera. BABn %41ek euskalduntasun handia edo nahikoa adierazten dute, bitarteko Lapurdin %59k eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan (%74). Ageri da hizkuntza gaitasunak eragin zuzena duela euskal nortasun kontzientziari begira. Alabaina ezberdintasun handia ageri da hizkuntza gaitasunaren arabera: euskara dakitenak biziki atxikiak dira herriari (%93). Aldiz erdaldunak arrunt epelak dira: %36 alde, %29 guti edo deus ez.
- Irakur artikulu osoa (PDF)