Euskararen jarraipena (VI. inkesta soziolinguistikoa)

2017/12/05

Iragan kronikan hizkuntzen transmisioa aztertu genuen, Iparraldeko familia guziak kontuan hartuz, euskaldun ala erdaldun. Eta ikusi dugu frantsesa dela gehiengo handian haurtzaroko hizkuntza, erdaldunak %70 baitira. Orain ikusiko dugu zer gertatzen den familia euskaldunetan.

Familia bidezko transmisioa, bi burasoak euskaldun direlarik

Hemen aztertzen dugu zein den familia bidezko transmisioa burasoen hizkuntza gaitasunaren arabera. Bikoteak bi zatitan ezartzen ditugu biak euskaldun edo bat eskualdun eta bestea erdaldun. Eta bi kasuetan konparaketa egiten da guraso guziak hartuz baina zaharrak nagusi eta bestalde guraso gazteak 3 eta 15 urteko haurrak dituztenak.