Euskararen mapa, 1981 - 2006

2009/05/23

Gune soziolinguistikoen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (1981 - 2006 / Iturria: Eustat)
Gune soziolinguistikoen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (1981 - 2006 / Iturria: Eustat)
Eusko Jaurlaritzak zabaldu berria du IV. mapa soziolinguistikoa, euskararen egoera aztertzen duena Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Zinez Unescok agertu zuen arriskuan dauden hizkuntzen atlasa baino atseginago da. Bi geografia mapa ageri dira, bat 1981ekoa, bestea 2006koa. Udalerri bakoitzak kolore bat badu euskalduntasunaren arabera : gorriz euskaldunak %80 eta gehiago direlarik ; horiz euskaldunak %80 eta %50 artean ; berdez %50 eta %20 artean ; urdin argiz euskaldunak %20 edo guttiago direlarik. Ohargarri da 1981tik 2006ra gune ilunak berdintsu daudela baina gune argienak desagertu direla.

Inkestaren iturria da bost urtetarik egiten den errolda, hizkuntza gaitasuna erakusten duena 5 urte eta gehiagoko herritarrengan.

Erroldak emaitza interesgarriak eskaintzen ditu jendetzaren aldaketaz, euskararen garapenaz herrialdeetan eta adinaren arabera, euskararen erabileraz.

Erramun Baxoken artikulu osoa irakur: