Euskararen transmisioa Iparraldean: irabaziak eta galtzeak

2012/12/04

Lehen hizkuntza

Lehen hizkuntza da, 3 urte arte etxean mintzatu den hizkuntza. Iparraldean euskara bakarrik edo frantsesarekin %25, frantsesa bakarrik %75. Ezberdintasun handiak badira eskualde batetik bestera. Euskara nolazbait lehen hizkuntza dutenak %11 dira BABn, %27 Lapurdi barnean, %61 Nafaroa Beherean eta Zuberoan.

Lehen hizkuntza eskualdeka eta adinaren arabera (%)
Lehen hizkuntza eskualdeka eta adinaren arabera (%)

Lehen hizkuntza adinaren arabera aztertzen bada ikusten da, 3 urte arte etxean euskaraz bakarrik mintzatu direnen gain behera doala zaharrenetarik gazteenetara %30etik %8ra. Jatorriz frantsesez mintzatu direnen kopurua petik gora %64tik %86ra. Hautzaroan bi hizkuntzak erabili dituztenen heina berdintsu egon da adin-talde oroz, %6 inguru. Zer gertatzen da ama hizkuntzarekin ? Edo jarraipena edo aldaketa.