Euskarari buruzko motibazioak: iritziak eta jarrerak

2013/01/03

Inkestatu guziei, euskaldun ala erdaldun, iritzi zerrenda bat proposatu zaie, galdeginez ados zirenez bai ala ez. Erantzunak oso ados, ados, ezbaian, kontra arrunt kontra. Hona hemen (oso) ados direnen ehunekoak.

  • Irrati-telebistek programa gehiago behar lukete euskaraz : %55
  • Nahitezkoa da haur guziek euskara ikas dezaten : %51
  • Administrazioan sartzeko, beharrezkoa litzateke euskara jakitea : %53
  • Hobe da ingelesa ikastea ezinez eta euskara : %53

Iritzi hauek oinarritzat hartuz 3 jarrera definitu dira euskararen sustatzeari buruz: (oso) aldekoak, ez alde ez aurka, (oso) aurkakoak. Ipar Euskal Herrian orokorki aldekoak eta axolagabeak berdintsu dira %40 eta aurkakoak askoz gutiago %21. Ageri da iritzi publikoaren gehiengo bat prest dela euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta onartzeko.

Euskara sustatzeko jarrerak (%)
Euskara sustatzeko jarrerak (%)

Euskararen ezagutzari begira, euskaradunetan, aldeko jarrerak (%73) askoz aurkako jarrerak (%5) baino gorago dira. Aldiz erdaldunetan %25 dira euskararen aitzinamenduaren alde eta %28 aurka. Itxuraz hizkuntza gaitasuna eta euskararen aldeko gogoa elkarri lotuak dira. BABn alde %28, kontra %35. Lapurdi barnean alde %42, kontra %20. Nafarroa Beherean eta Zuberoan alde %54, kontra %10.

Beste aldagai batzu badira euskaren aldeko jarrera baldintzatzen dutenak, adibidez erantzulearen sorterria. Euskal Herrian sortu direnetan aldeko jarrerak %55 dira eta aurkakoak %13. Euskal Herritik kanpo sortuak direnetan: aurkako jarrerak %28 eta aldekoak %25.

Adinarte zaharrenean dira euskararen aldekoak gorenean (%41) eta adinarte gazteenean apalenean (%36). Ohargarri da axolagabeen neurri indartsua adin-talde guzietan, %39 bataz beste, indartsuago 35 urtez petikakoetan. 16-24 urtekoetan aldekotasuna apalenean da (%36), axolababeak gutitu dira (%41) baina aurkakoen neurria gorenean da (%23)! Altaba euskararen aldeko motibazioa sustatu behar da, hizkuntza politikak ondorio eraginkorrak luzaz eman ditzan.