Hizkuntza gaitasuna 20 urtez Ipar Euskal Herrian

Euskaldunen ehunekoak gainbehera doaz : %29, %27, %25, %22.5, %21.4. Orain arte inkesta batetik bestera euskaldungoak 2 pundu galtzen zituen baina azken aldian pundu bakar bat.
Zenbaki gordinetan, bost inkestak konparatuz, 20 urtez jendetza 30.000 biztanlez goratu da. Denbora berean 8.800 euskaldun gutiago gara, baina 3.800 elebidun hartzaile gehiago dira.
Azken bost urte hauetan, elebidun hartzaileen garapena kontuan hartuz, euskaldunen eta erdi-euskaldunen kopurua goratu da 1.200 hiztunez. 2006an 71.600 elebidun ziren, 2011an 72.800 elebidun dira.
Halere erdaldunen kopurua ere handitu da 15.000 hiztunez, jendetza etorkinen bitartez emendatu baita neurri batean.
Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak