Soziolinguistika inkestak Ipar Euskal Herrian: hizkuntza gaitasuna (1991-2016)

2017/07/28

Hiztunen bilakaera

25 urtez jendetza goratu da 40.000 herritar gehiago, eta euskaradunen kopurua jautsi 8.700 gutiago, hots urtero 350 gutiago. Ulergarri da, kanpotik erdaldun anitz etortzen baita, hemengo sortzeak ez direlarik nasaiak.
Euskaldun hartzaileak 5.400 gehiago dira. Baina nolazbaiteko euskaldunak %30 baino gutiago dira lehen aldikotz.
Erdaldunen kopurua emendatu da 24.000 hiztunez, halere jendetza baino askoz gutiago.

Azken bost urte hauetan

Orain arte euskaldunen kopurua beti gutitu da inkesta batetik bestera. Azken inkesta honetan (2016) euskaldunen kopurua doi bat emendatu da (100) eta euskara ulertzen dutenen kopurua askoz gehiago (1.500).
Ondorioz nolazbaiteko euskaldunak 1.700 gehiago dira. Erdaldunak ere 9.000 gehiago dira, jendetza 11.000 herritarrez emendatu baita, gehienak kanpotik etorriak.