Lauaxeta (Estepan Urkiaga Basaraz) idazlearen hiru garaietako poemak hautatu zituen Antton Valverdek piano eta ahotsez diskoa osatzeko. Bide-barrijak sasoiko erromantikoak, Euskal Pizkundearen sasoiko herri-oihuak eta kartzelan eman zituen azken egunetako poema testamentalak. Valverdek bete betean asmatu zuen garai bakoitzeko Lauaxetaren poemek berezko zuten lirikotasuna, epikotasuna eta tragikotasuna are gehiago nabarmentzen. Valverderen ahots eta pianoaren doinuetan are lazgarriago egiten dira Lauaxetak heriotzaren zain zegoela ziegan idatzi zituen Azken oyua eta Agur Euzkadi poemak.
Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, Bizkaia, 1974) euskal idazle eta kulturgilea da. Literaturan egindako lanaz gain, besteak beste musikaren arloan Bihotz Bakartien Klubaren (BBK) etaKatamalo taldearen partaidea izan da. > Gehiago jakin
Kantagintzaren inguruko gogoetak irakurriko dituzu Gotzon Barandiaranek idatzi Hitzen ahairea liburuan (Susa, 2018), baina ez edozelako kantu mota aintzat hartuta. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik izango dira liburu honetan aintzat hartuko direnak. > Gehiago jakin
Gotzon Barandiaranek euskal literatura & musika senidetzen dituzten disko hautatuen kronologian aipatutako idazleak hobeki ezagutzeko esteka baliagarriak. > Gehiago jakin