"Jo Maris-i milesker" kantaldia

"Jo Maris-i milesker" kantaldia

Urtetan Euskal Herrian lan ikaragarria egin du Jo Marisek kantugintzan. Sortzaile, harmonizatzaile, hainbat talde sortu edo zuzendu ditu. Hala nola, Nekez Ari, Gazteak, Perruketak, Iguzki Lore, Lasaiki ...

Hainbat kantari lagundu ditu hala nola Manex Pagola, Ozenki, Kantiruki ... Ernest Alkhat-ekin anitz lan egin du. Nahiz ez den euskalduna, euskal kulturaren zerbitzari handi bat bezala kontsideratzen dugu. Hortarako da kantaldi hori antolatua.

Hor kausituko dira kantari eta musikari frango, denek guti edo aski Jo Marisen bidea kurutzatu dutena. Denek milesker erran nahi diote. Deneri idekia den ikusgarria izanen da, denen parte hartzearekin.

Xehetasunak

Kontaktua :

Joseph Maris partitura fondoa

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)