Ikurriña

Hazparneko Hegalka dantza taldearen ikusgarria « Ikurriña » deitzen da eta Euskal Herriko banderaren hiru koloreen inguruan egina da.

Ikurriña taula gainean ezarriz, dantzariek beren ikusmoldea publikoarekin partekatu nahi dute, bakotxa bere azalpena ukaiten libre utziz.

Gaurko euskal dantzaren gisa, « Ikurriña » ikusgarriak ohidura eta berrikuntza nahasten ditu. Ohizko dantzaz bestalde, Hegalka taldeak bere sorkuntzak aurkeztuko ditu.

Erran bezala ikusgarria hiru zatitan da (lehenik kolore xuria, gero gorria eta azkenik perdea), gai ezberdinen inguruan (borroka, erligioa, pesta, irria…). Hori dena hogoi bat musikariek alaiturik (banda batek agertuko da) musika tresne tradizional bai-ta ere berezi batzuekin (akordeoia, txistua, gaita, bibolina eta ere… ukulele !!). Gainera, dantzari gazteen (« Goixtiarrak ») eta helduen ikusteko parada ere izanen da ; orotarat berrogoi-ta hamar bat dantzari ariko dira taula gainean.

Gauaren hasteko, Pariseko Gazteria dantza taldea gomitatua da jaz Parisen Hegalka errezebitu zuen bezala, eta bere ikusgarriaren parte bat aurkeztuko du.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.