Euskaldunen Atzerriratzea
Kepa Etchandy argazkilariaren erakusketa bi gaiei buruz : Euskaldunak Argentinan eta Amerikanoen Jaraunspena (Irisarriko Ondare Heziketa Zentroarekin egina).
1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkilariak, osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera argazki batzuren bidez. Ondotik, bere ikerketak segituko ditu, "Amerikanoek" utzitako aztarnei buruz. Hala deituak zire Ameriketatik sartu ziren euskaldunak, batzuentzat aberasturik. Gutti izan ziren Euskal Herrira itzuli zirenak baina haien itzulerak eragin psikologiko handia utzi zuen "Amerikarraren" mitoa garatuz.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)