Libertimendua

Libertimendua

Hirugarren urtekotz, Kitzikazank antzerki taldeak, Burgaintzi, Amikuzeko musikarien eta ikastolaren partaidetzarekin, libertimendua antolatzen du helduden otsailaren 27ean, igande goizarekin.


Libertimendua Garazin berpiztu zen duela bospasei urte, eta kabalkada bezala ezagutu ginuenaren erroetara joz, gure baxenabarreko betiko ihauteria berreskuratzen ari gira polliki-polliki. Xiberoan maskarada, Ituren edo Zubietan joaldunak, ber erro eta errituen aitzinean gaude hemen ere. Negua eta gauaren azken putarrak ditugu, zirtzilek beren azantz aho-berokeri eta keinu desordonatuekin ordezkatzen dutena. Aldiz, argia eta udaberria hor ditugu deika, eta bolantek beren kolore, dirdira, urrats neurtu eta diziplinatuekin natura menderatuaren gorazarrea egiten daukute. Naturaren berpiztea, marmutzeria guziaren agertzea eta etor daitezken izurrite eta aro gaitzen huxatzeko, lanaren tema eta komunitatearen elkartasuna proposatu dute gure aitzinekoek. Bizkitartean ihaute da, eta elea ere laxa daiteke, keinuak berdin libra, gure baitako zirtzil alderdiak agian, azken xantza bat baduke egun horretan bere espresioeri bide emaiteko. Eta bertsulariak hor dira gure bi jaidura horien sintesia gisako baten egiteko, denbora berean neurri eta hitz libre, doinu inposatu eta sortze etengabe... Ikusten dugun bezala, esplikazio ainitz eman daiteke pesta molde huni, eta ez baitezpada denak soka berekoak edo plegu berdinekoak. Hortakotz zauku menturaz hain gaurko eta xuxenka mintzo ! Ezen, libertimenduaren magiak berriz operatzen badu, hain segur da gaur eta hemen gertatzen delako, ez delako errekonstituzio, baina tokiko gazteria dugulakotz ikusten kantuz, oihuz, dantzan, zer baduen tripan erakusten, orainko hauek ez baitira nehondik ere, lehenekoak baino gutiago izan nahiak. Eta libertimendua egiten badute, jadanik badakigu ez direla nornahi !

Xehetasunak

Amikuzeko Ikastolaren 40. urtebetetzearen karietara.

Bazkariarendako tokien atxikitzeko : 05.59.65.76.15.

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.