Libertimendua
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendua, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horiei segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du.
Bolanta, Baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia da, Libertimenduaren bitartez goresten dena. Denbora berean, ospakizun horrek erakusten du primaderak neguari gaina hartzen diola, bolantek zirtzilak kanporatzen dituzten bezala.
Programa :
- 9h30 : Garaztarrak dantza taldearen kabalkada Donibane Garaziko karriketan.
- 11h00 : Libertimendua ikusgarria: Antton Luku-ren antzerkia, Nafarroako ikasleek emanik + bertsolariak: Ekhi Erremundegi eta Gillen Iribarren + Garaztarrak-eko dantzariak
- 13h00 : Deneri idekitako bazkaria Donazaharreko gelan, Mispirarrak taldeak alaiturik.
Xehetasunak
Bazkaria Garaziko Ikastolak antolatzen du. Izen emaitea beharrezkoa : 06 14 17 44 97 (Sandrine Laxague)
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.