Euskal Munduak gaualdia

Euskal Munduak gaualdia

Alexandre de la Cerda-k eta Andde Irosbehere-k aurkezturiko emankizuna.


1931ko abenduaren 30ean, Aita Donostiak kontzertu bat antolatu zuen diasporako Euskaldunentzat. Horretarako, "Radio Coloniale" irratiaren hedagailua treinez eraman zuten Baionako Euskal Museoraino. Aita Donostiak 100 bat artista bildu zituen Europan eta Hego Ameriketan entzun ahal izan zen irrati-kontzertu harentzat.

80 urte berantago, France Bleu Pays Basque irratiak gaualdi berezi bat antolatzen du, irratiz eta www.bleupaysbasque.fr webgunean segitzen ahalko dena.

Gaualdi publiko hori zuzenean eskainia izanen da Baionako Antzokitik, Euskal Herriko artista anitzen parte hartzeari esker, bai eta Euskal Museoaren, Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioaren, Euskal kultur erakundearen, Eusko Ikaskuntzaren eta La Semaine du Pays Basque astekariaren partaidetzari esker ere.

Bertan izanen diren parte-hartzaile batzu : Erramun Martikorena, Landarbaso korua, Philippe de Ezcurra, Beñat Achiary, Adelaïde Daraspe ("Euskaldunac Québec" elkarteko lehendakaria), Norma Rios (Iparraldeko Euskal Etxea - Buenos Aires), Pantxoa Etchegoin, Sustrai Colina...

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)