2018ko "Hatsaren Poesia" olerki-liburuaren aurkezpena
Auxtin Zamora eta beste 110 olerkari gehiagoren presentziarekin
EGITARAUA
11: 00 : Elkarretaratzea eta Aurkezpena
- Auxtin Zamora-ren hitza
- Eric Traonmilin-ren sar-hitza eta Joxan Artze zenari pentsamen bat
- Ainara Maia, HATSAren erabilera nagusia hartuko duen arduradun berriaren hitza
- Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkeztu dezake sobera luzatu gabe eta HATSAren urteroko 20 bildumen zozketa eginen dugu
- Hurrengo urteko sar-hitza idatziko duenaren aukeraketa (zozketatua)
13:00 : Aperitifa eta zizka-mizken bazkaria elkarrekin, norberak ekarri jan-edanekin denok elikatuz
15:30 : ”Olerki bustiak 2018” DIAPORAMA POETIKOaren EMANALDIA
Nahi duenak, nahi duen beste zerbait aurkeztu lezake, sobera luzakor izan gabe (gehienik 10 minutu). Iñaki Bastarrika-k eta Agurtzane Anduetza-k adibidez, olerkiz eta margoz elkarrekin sortu lan artistiko bat aurkeztuko dute.
Xehetasunak
Tfnoa: 05 59 54 11 43
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.