Lurrama 2018
Euskal Herriko laborantza iraunkorraren besta
Karia hortara, hainbat kultura animazio antolatuak izanen dira (Xiberrots taldea, Kilika konpainia, Bax'Ainarak, Barkoxeko dantzariak, Kli-K, Kontrabanda, Oinak Arin, Kili Kala...)
Aipatzekoa da ere, TintAintzina kolektiboak street art aldarrikatzailea eginen duela, Euskal kultur erakundeak sostengaturik.
TintAitzina, 2017an sortutako gazte kolektiboa da. Adituz edota interesa duten gaztez osatua, talde honen xedea, Artearen diziplina desberdinez jabetzea eta mezuen pasarazteko bitarteko gisa erabiltzea da. Hala ere, Karrikako Artean (« Street Art ») zentratu izan da orain arte , graffiti bidezko margo lanak burutuz gehienbat. Herrietako murruak lekuko, Euskal Herriko gazteon arazo, erronka edota pozen adierazle izan nahi dute taldeko sorkuntzek.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)