Udaberria Dantzan
Euskal Herri osoko dantza taldeen elgarretaratzea, Begirale taldeak antolaturik.
Aurten etorriko diren taldeak :
- Nafarroatik, Iruñeko Duguna dantza taldea, San Ferminetako Trokeo Dantzak erakusteko
- Arabatik, Gasteizko Jare dantza taldea
- Gipuzkoatik, Añorgako Arkaitz dantzari taldea
- Xiberoatik, Ezpeizeko Xiberoko Jauna elkartea, 2017an Maskaradak eman zituztenek
- Bizkaiatik, Errandioko Trabudu dantza taldea
- Baxe Nafarroatik, Bidarraiko dantza taldea (dantza talde berria da, 2017ko Kabalkadan eman zituzten dantzak erakutsiko dituzte)
- Lapurditik, Begiraleak dantza taldea
Egunaren egitaraua
- 10:30 : desfilea Luis XIV plazaraino
- 11:00 : Haurren saio nagusia Luis XIV plazan
- 12:30 : talde guziak elgarrekin, dantza batzuk
- 15:30 : desfilea
- 16:00 : Helduen dantza saio nagusia Luis XIV plazan
Xehetasunak
Begiraleak elkarteak antolaturik
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.