V. Euskal Herria Cantat Ttiki

Egun bateko tailerra, Errenteriako Imanol Elizasu koru zuzendariak hautatu partituren inguruan.
Aurten gomitatuak diren koruak:
- Araba : Lumturi Haur Abesbatza
- Bizkaia : Kantalai Abesbatza
- Gipuzkoa : Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza
- Iparralde : Tximi Txama
Egitaraua
- 10:30: Errepikak elizan
- Eguerditan: bazkaria Bil Tokin
- Ondotik, koru bakoitzak bere programa landuko du
- 17:30: kontzertua. Koru bakoitzak bere errepertorioa eskainiko du eta haur guziak Imanol Elizasu-ren inguruan bilduko dira egunean zehar landutako kantuen emateko
Xehetasunak
- Euskal Herriko Abesbatzen elkarteak antolaturik, Iparraldeko Abesbatzen elkartearen laguntzarekin
- Tfnoa: 05 59 29 92 38
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)