AmaHiru konpainia "Etxea"
Zaintza kolektiboa, etxebizitzaren arazoa eta galdutako laguntasunaren inguruan hitz egiten duen komedia (edo drama)
Berrehun metro karratuko etxe batean aurkitzen gara. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan. Aurrerago beste egongela txikiago bat, inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz hornituak. Dena oso argitsua, zure etorkizuna ez bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak. Logelan amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea.
Xehetasunak
- Geuretik sortuak egitasmoaren baitan
- Udalbiltzarekin partaidetzan
- Harremanak: 05 59 44 15 27 / communication@saintpierredirube.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)