"Bakea", Anne-Laure Boyer-en artelana Zokoako Gotorlekuko hondartzan

2020an, Artea eremu publikoan dispositiboaren baitan, Departamenduak artisten eskuetan utzi zuen bere14 guneren bereganatzea. Kultur ekimen horren burutzeko, erakunde honek artistak lagundu ditu obren kokalekuak ikus zitzaten, lekuko usaiak ezagutu zitzaten eta biztanleen eta eragileen parte-hartzeari arreta eman ziezaioten. Bakea edo Ex-voto marin, lanaren bitartez, Anne-Laure Boyerrek orain arte esploratu gabeko gunea hartu du: Donibane Lohizune eta Ziburuko badia babesten duten blokeak ekoizteaz eta uretaratzeaz arduratzen diren Departamenduko itsas-atelierrak.
Artistak historia eta lekuko itsas-ondarea landu ditu herritarrekin eta inguruko elkarte eta hezkuntza zentroekin. Euskal kultura erakundeak daraman Eleketa ahozko memoriaren bilketaren zati batzuk erabili izan ditu karia hortara.
Horrela, topaketak, lekuko memoriaren biltzea eta lankidetza artistikoa ahalbidetu ditu.
Bi urteko sormen prozesuaren ondorioz, Anne-Laure Boyerrek elementu tekniko bat, betoizko bloke bat, hartu eta zizelkaturiko kontakizun bilakatu du: Ex-voto marin. Bertan omentzen dira, batetik, naturaren indarrari buru egiten dioten gizon eta emazteak eta, bestetik, zorigaitzari kolektiboki erantzuteko dugun gaitasuna.
2022ko maiatzean, itsasoari eginiko opagai baten gisara, ex-voto hau badiako uretan murgildu da. Itsasgoran urperatua eta itsasbeheran azalean ikusgai, artelana oinez zein igerika da eskuragarri, marearen mailaren arabera.
Obra bera estreinatuko da eta aurkeztuko da publikoari 2022ko irailaren 18an, igandez, 16:00etatik 18:30ra, mediazio gune bat plantan emana izanen delarik karia hortara.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)