DAB dantza konpainia "Azala"
- 6 urtez gorakoentzat
- 50 mn
Bost dantzari eta biolontxelista batek eszenatokia elkarbanatzen dute mugimendua, musika eta emozioa uztartzen dituen dantza garaikideko obra batean. Dantza asko duen emanaldi bizi bat da AZALA, publikoarekin zuzenean konektatzen duena. Etorkizun hobe baterantz goaz ala akats berdinen zikloan gaude? Gure gorputzek historia pertsonal eta kolektiboa daramate: borrokak, arrakastak eta porrotak. Mugimenduak erakusten digu nola errepikatzen diren zikloak eta nola apur ditzakegun.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)