Dantzaz "Hona"

Zinezko antzezle haztegia bilakatu da Dantzaz euskal konpainia, dantzari profesional gisa lehen urratsak burutzen dituzten artista gazteak hartuz, Horretarako, jatorri eta estilo guzietako koreografoak gomitatzen ditu talde sutsu honentzat piezak idaztera etor daitezen eta euskal jendartea, ingurumena eta kulturak barnera ditzaten.
Antzokietan eta karrikan eskainia izateko programa bikoitz honetan, nazioarte mailan dantza munduan haien burua agerrarazi duten hiru koreografo atzematzen ditugu: Paolo Mohovic poloniarra, Jaceb Przybylowicz serbiarra eta, azkenik, Donostian plantatua den Gil Harush israeldarra. Fisikalitate handiko dantza honetan, gazteriaren aldeko suhartasun berdina naharoki partekatzen dute hiruek.
- Iraupena: 1:10
Xehetasunak
Maitaldiaren karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)