Ekiza

Ekiza

Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: Argitzala. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik eszenatokian, alde batetik kantu batzuk modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, beste batzuk modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat.

Xehetasunak

  • Iparraldea Bertan zikloaren karietara
  • Euskal kultur erakundeak antolaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan
  • Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)