Eleka konpainia "Iki mihi klik"
Bi dekore muntatzaile taula gainerat agertzen dira. Etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzen dute bainan egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera, ipuinak jin ipuinak joan, dekoreak forma hartu arau bi teknikariek irudimenezko mundu batean bidaiarazten gaituzte. Baina ixo! Lekua utz dezagun; artistak hor dira!
Ikuskizuna mundu zabaleko eta Euskal Herriko ipuinez osatua da, biziaren hitzordu handiak, sentimenduak eta baloreak bezalako gaiak hunkituz. Ixtorio bakoitzak funtsezko gai desberdin bat hunkitzen du, hala nola haurtzaroa, heriotza, emantzipazioa, maitasuna, beldurra, kemena, elkartasuna...
- 50'
- Denentzat, 6 urtetik goiti
- Taula zuzendaritza: Maika Etxekopar
- Antzezleak: Jokin Irungaray, Kattalin Sallaberry
- Musika: Jokin Irungaray
Xehetasunak
Tokiak atxikitzeko: 05 59 37 97 20
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.