Imanol Epelde "Zerbait sartu zait begian"
Bagara, baina ez dakigu oso ondo nor. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan. Bagaude, baina ez dakigu oso ondo non. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean. Bagoaz, baina ez dakigu oso ondo nora. Ez norbanako bezala, herri bezala. Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.
Xehetasunak
Geuretik Sortuak egitasmoaren karietara
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.