Intxaurra

Mairu antzerki taldearen obra
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Onddoren batek kalte egiten dio, eta fruituak, kanpoko azal eta guzi erortzen dira lurrera. Azalak intxaurrak ito eta usteltzen ditu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina burua ere galtzen hasia denez, ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea. Hiru familiako pertsonaiaren mamuekin Terexaren familiaren historia ezagutuko dugu.
Xehetasunak
- Kulturaldiaren karietara
- Tfnoa: +33 (0) 5 59 37 45 56
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)